Aitormena
Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
barearen ostean dator ekaitza,
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera eten gabian
ta orain ezin eutsi izan ginena,
errutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezen.
Ohartu gabe arrunt bilakatu da.
Ohartu gabe heldu gara mugara.
Mundua jausi zaigu gainera,
maitia lehen baino lehen aska gaitezen.
Ez dakigu non dagoen hoberena,
bila dezagun beste lekuetan.
Bai, zin dagizut
ez dizudala inoiz gezurrik esan eta
zaude ziur, ezin izango zaitudala ahaztu inoiz.
Aitortzen dut,
izan zarela ene bizitzaren onena
baina orain, maitia, lehen baino lehen aska gaitezen. (Bis)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina