Txisteak / Chistes etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Txisteak / Chistes etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Jaimito eta eskola


- Aizu Jaimito, aste honetan bost aldiz berandu iritsi zara. Ze ondorio ateratzen duzu?

- Ostirala dela, andereño.



Erretzeari uzten


Lagun batek beste batekin topo egiten du eta...

- Aspaldiko, Patxi! Non sartu zara?

- Baa, klinika batean egon naiz. Erretzeko gogoa kentzeko.

- Baina, erretzen ari zara!!

- Bai, baina gogorik gabe.



Erlea eta gimnasioa



 -Badakizue zertan ari den erle bat gimnasio batean?

-Ba... Zumba!






Jaimito eta dirua

Behin, Jaimitok pelutxezko hartzatxoa erosi nahi zuen.

Hartzatxoa hartu eta ordaintzera joan zen  Monopoli billete batekin

Eta gizonak...

- Baina, mutiko, diru hori ez da benetakoa!!

Eta Jaimitok...

- Bai, jauna, arrazoia duzu,  baina hartza ere ez da benetakoa!!


Umea eta txirrindula





-Ama, ama begira eskurik gabe!!!!

Hurrengo bueltan...

-Ama, ama begira  hankarik gabe!!!

eta hurrengoan...

-Ama, ama begira  eskuak eta hankarik gabe!!!

Eta azkenean...

-Ama, ama, hortzik gabe!!!!






Polideportivo


Lagun batek esan zion beste lagun bati:

- Badakizu "un polideportivo" zer den?

- Noski, kiroldegi bat.

- Bai zera, memelontzi! Poli bat da baina txandalez jantzita, aizu!



Zortzimania

Bazebiltzan bi zero kaletik paseatzen eta, halako batean, zortzi bat ikusi dute eta zero batek dio:
- Begira hori ze dotore gerrikoarekin!


Alferraren mukurua / El colmo del bago


Badakizu alferraren mukurua zein den?

Ba, bi ordu lehenago altxatzea denbora gehiago egonean egoteko.



Matematikako liburua


Badakizue zergatik suizidatu zen matematikako liburua?

Problema asko zituelako.


Labezomorroa / La cucaracha


Behin, Jaimito bere amari galdetu zion:

- Ama, ama, olibek hankarik badute?

- Ez, Jaimito, ez. 

Orduan Jaimitok erantzun zion:

- Ba, labezomorro bat jan dudala uste dut.


Jaimito eta gorila.

Behin Jaimitoren amak esan zion:

- Jaimito, tori dirua eta joan zaitez dozena bat arrautza erostera.

Jaimitok dirua hartu zuen eta kalean zegoela zirko bat ikusi zuen eta zirkoan izugarrizko gorila handi bat zegoen.

Tarte batez gorilari begira egon zen Jaimito eta etxera itzuli zenean korrika joan zen amarengana eta esan zion:

- Ama, ama, izugarrizko gorila ikusi dut kalean!  Burua handi-handia zuen, eta ahoa ere bai, eta besoak, eta...

Orduan, amak zakar moztu zion eta galdetu zion:

- Eta arrautzak, Jaimito?

- Arrautzak? Oso handiak ama, oso handiak!!!


Aurpegiagatik / Por la cara.


Gizon bat tabernan dago eta bertara lagun bat sartzen ikusi du :

- Zer gertatzen zaizu?-galdetu dio

- Ba begira, lagun bati 3.000 € utzi dizkiot zirujia estetikoa egiteko eta orain ez dakit nor den.


Ilargia ala Tafalla?

Behin irakasleak Jaimitori galdetu zion:

- Aizu, Jaimito, zer uste duzu dagoela urrunago ilargia ala  Tafalla?

Eta Jaimitok erantzun zion:

- Zuk Tafalla hemendik ikusi ahal duzu, irakasle? Ba, argi dago!!



Zuhaitza.

Badakizu zer esan zion zuhaitz batek besteari?

- Passsa, tronko!!!


Jaguarrak.

Zer esan zion jaguar batek besteari?

- Jaguar you?


Mediku azkarra.

Gizon batek esan zion medikuari:

- Doktore jauna, hemen ukitzen badut, mina egiten dit. Hemen ukitzen badut, ere bai, eta hemen...eta hemen...eta hemen. 
Zer daukat?

Eta medikuak erantzun zion:

- Behatza apurtuta duzu, melontzi!!!


Oliben kontuak.

Behin oliba batek esan zion beste oliba bati:

- Badakizu? Uste dut hezur bat apurtu zaidala.

Eta besteak erantzun zion:

- Bai, zera! Antxoaz beteta zaude eta!!!


Sukaldaria eta tipula.

Bazen behin hain itsusia zen sukaldari bat, non tipula guztiek negar egiten zuten.


Gelatina eta labana.

Badakizu zer esan zion labanak gelatinari?

- Ez egin dardar, koldarra!!



Behia eta sagua.

Behiak esan zion saguari: 

- Ja,ja! Hain txikia eta bibotearekin.

Eta saguak erantzun zion: 

- Eta zu hain handia eta titizorrorik gabe!