Ilargia non zaude?

Esaidazu nere ilargi maitea;
Zergatik da bizitza hain krudela?
Behin baino gehiagotan bururatu zait,
bizitzaren muga zeharkatzea.

Infernua ondo ezagutzen dut,
pare bat aldiz bertan egon naiz!
Satan partikularra daukat nik,
gorputzetik desagertzen ez dena.

Motibo baten bila nabil egunero.
Larrosaren arantza barruraino sartua.

Esaidazu nere ilargi maitea;
heriotzaren hegian ikusi gara.
Gero zu okerrago jarri zinen,
ta inportantzirik ez nion nahi eman.

Hasieratik onartu ezina zen,
ta azkenaldi hontan konturatu naiz
agian nere ilargia ez dela egongo
eguzkia ateratzerakoan.

Motibo baten bila nabil egunero.
Larrosaren arantza barruraino sartua.

iruzkinik ez: