Dinosauro
hitzak, 1842an asmatuak, grekoz "ikaragarrizko musker handia" esan
nahi du.
Dinosauroak Lurreko jaun eta jabe izan ziren Mesozoiko edota Era Sekundarioan (era honi
"narrastien era" ere deitu izan zitzaion). 230 eta 65 milioi urte
bitarteko denbora-tartean bizi izan ziren. Era askotako forma eta tamainakoak
garatu ziren. Batzuk haragijaleak ziren eta beste batzuk barazkijaleak.
Gaur
egungo narrastiak ez bezala(krokodiloak, muskerrak, etab.) , dinosauroak ez
ziren narrasean ibiltzen. Bi hankakoak eta lau hankakoak ziren, nahiz eta
batzuek jarrera bat edo bestea har zezaketen txandaka. Dinosauro batzuk
korrikalari azkarrak ere izan ziren.
Dinosauro
guztiak lehorrean bizi ziren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina