Jaimito eta gorila.

Behin Jaimitoren amak esan zion:

- Jaimito, tori dirua eta joan zaitez dozena bat arrautza erostera.

Jaimitok dirua hartu zuen eta kalean zegoela zirko bat ikusi zuen eta zirkoan izugarrizko gorila handi bat zegoen.

Tarte batez gorilari begira egon zen Jaimito eta etxera itzuli zenean korrika joan zen amarengana eta esan zion:

- Ama, ama, izugarrizko gorila ikusi dut kalean!  Burua handi-handia zuen, eta ahoa ere bai, eta besoak, eta...

Orduan, amak zakar moztu zion eta galdetu zion:

- Eta arrautzak, Jaimito?

- Arrautzak? Oso handiak ama, oso handiak!!!


iruzkinik ez: