Maitearen galdez
Urretan piztu ohi da mendian goizalba
txingarretan berotuz zure kale-salda
Bizkarrera ezarri zaldiari txalma
eta lauoinka zoaz ibar eta malda.
Asko mintzatu dira zure mendebaldez,
pistolero gaizto eta bide-lapur taldez.
Bakarti zara baina, moldez edo aldez,
beti ere bidean maitearen galdez.

Zuria sombreroa,
katea gorria,
zu zaitut larrosaren
atzeneko orria.

Mutil galanta zara kapelu ta guzti;
lehendabizi zintzurra wiskiz ondo busti,
damari gustuz entzun zazpi bat abesti
eta kapelu gabe joan zara ezti:
Sombrero azpikoa jiratu denean
mundua isildu da zure aldamenean;
berriz ekin diozu modu zuzenean
barrenak emandako hitzik onenean

iruzkinik ez: