Maitearen galdez
Urretan
piztu ohi da mendian goizalba
txingarretan
berotuz zure kale-salda
Bizkarrera
ezarri zaldiari txalma
eta
lauoinka zoaz ibar eta malda.
Asko
mintzatu dira zure mendebaldez,
pistolero
gaizto eta bide-lapur taldez.
Bakarti
zara baina, moldez edo aldez,
beti
ere bidean maitearen galdez.
Zuria
sombreroa,
katea
gorria,
zu
zaitut larrosaren
atzeneko
orria.
Mutil
galanta zara kapelu ta guzti;
lehendabizi
zintzurra wiskiz ondo busti,
damari
gustuz entzun zazpi bat abesti
eta
kapelu gabe joan zara ezti:
Sombrero
azpikoa jiratu denean
mundua
isildu da zure aldamenean;
berriz
ekin diozu modu zuzenean
barrenak
emandako hitzik onenean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina